Data: Uztailaren 14a, osteguna.
Ordua: 17:00etatik 19:00etara.
Lekua: Reale Arena auditorioa. Donostia. (2Bis atea)
Helduari Komunitatea, Gipuzkoako +55 pertsonen osasun fisiko eta mentala zaintzeko online komunitatea, Colegio Oficial de Enfermería de Gipuzkoa (COEGI), Oniversity -Senior Aktiboen online Unibertsitatea- eta Bat, Bi ta Hiru enpresak bultzatutako ekimena izan da. Ekimen honek “Lidera tu momento” (Izan zure momentuaren buruzagi) izan du leloa eta martxoan hasi zen, online komunitate bat sortzeko helburuarekin. Komunitate honek hitzaldi, mahai-inguru, foroetan interakzio eta erronkak ezartzearen bidez, parte hartzen duten pertsonei laguntzen die euren etorkizunaren buruzagi izaten, eta euren osasun fisiko, mental eta emozionala zaintzen. Eta hori guztia arreta guztiz pertsonalizatu batekin.
Helduari Komunitatean parte hartu dutenen ehuneko 91ak komunitatearen eduki orokorra “oso ona” edo “ona” dela diote. “Neure burua onartzen ikastea”, “Ilusioak garatzea”, “nire beharrak identifikatu eta lehentasuna ematea”, “aukera askatasuna errurik gabe”, “nola berreraiki neure burua osasun arazo baten ondoren” edota “boluntariotza alternatibak aurkitzea” dira komunitate honetan parte hartu duten 100 pertsona baino gehiagok identifikatutako erronkak.
Proiektua Ekonomia Sustapeneko, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak, Foru Aldundiak eta Adinberrik finantziatu dute, eta Bexen Medicalek babesa eman dio. Halaber, Tecnikalia eta AIUTAk (Hirugarren Adinekoentzat Unibertsitateen Elkarte Internazionala) ere lagundu dute eta baita Real Sociedad Fundazioak, biharko azken ekitaldirako auditorioa utzi baitu.
Ostegunean, uztailaren 14ean, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara ospatuko den hitzordu honekin ekimen honen lehen edizioari amaiera emango zaio. Programa honakoa izango da:
- Harrera eta ongietorria.
- Estrategia Hariak aurkezpena. Raquel San Sebastián, Adinberriko zuzendari nagusia eta Ainhoa Becerra, Adinberri fundazioko berriknutza arduraduna.
- Mahai-ingurua: Bakardade aktiboa. Bakarkako eta gizarteko erronka bat. Naia Hernantes, komunitate ezparruan erizain aditua eta UPV/EHUn irakaslea , Borja Gil erizaina, aditua Osasun Mentalean, Javier Fernández de Troconiz, SECOTen Presidentea, Pilar Lekuona erizaina, Geriatrian aditua, COEGIko Presidentea
- Solasaldia
- Helduari Komunitatea baloratzeko dinamika
- Familiako argazkia.