Ibon Garmendia: Nagusi izatea eta hazten jarraitzea. Hori da HELDUARI KOMUNITATEAREN helburua Gipuzkoarentzat

55+ gipuzkoarren ezagutza eta harremanak elikatzeko sortu da Helduari Komunitatea, urteak betetzeko erronka berriei ekinez

 

  • Nolakoa izatea nahi dut nire bizitza erretiroan? Zer jakin behar dut? Nola prestatu behar dut? Nik beste ezer egin dezake? Galdera horiei erantzuteko eta herritarrei baliabideak emateko sortu da Helduari Komunitatea. Gipuzkoako lehen sare digitala, zahartzaroaren aurrean pertsonen proaktibitatea errazteko eta nola bizi aukeratzen laguntzeko.
  • Gipuzkoan, 2031n, biztanleen %46,5 55 urtetik gorakoak izango dira. %27k 65 urte baino gehiago izango dituzte, eta %5ek 85 urte baino gehiago.
  • Errealitate horren aurrean, Helduari Komunitateak informazioa eta topaguneak eskaini nahi ditu, ezagutza eta harremanak sortzeko, Gipuzkoako biztanleriaren zahartzearen aurrean 55 urtetik gorakoentzat bizi kalitate hobea izan dezaten.
  • Proiektua 2022ko martxotik ekainera garatuko da, eta 10 hitzaldi eta 3 mahai inguru egingo dira online, arreta pertsonalizatua erabiltzaile bakoitzarentzat, interakzioa eta eztabaida komunitate birtual batean, eta erronka pertsonalak eta kolektiboak zehaztuko dira herritarren osasun fisiko, mental, sozial eta emozionala hobetzeko. Aurrez aurreko ekitaldiak, oraingoz, egoera epidemiologikoaren menpe daude.
  • Interesa dutenek, hemen eman dezakete izena, inolako kosturik gabe: helduari.eus

Aurkezpen bideoa esteka honetan

Donostia-San Sebastian, 2022ko otsailaren 14a.- 2031n 39.000 lagunek izango dute menpekotasuna Gipuzkoan. Biztanleen %46,5 55 urtetik gorakoa izango dira. %27k 65 urte baino gehiago izango dituzte, eta %5ek 85 urte baino gehiago. Egoera horren aurrean, zenbait urtetik hona, egoera horretarako prestatzeko eta aurrea hartzeko Gipuzkoan lanketa bat egiten ari da, eta Adinberrik babestu egiten du Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak (COEGI), Oniversityk -Senior Aktiboen online Unibertsitatea- eta Bat, Bi ta Hiru enpresak abiarazitako ekimena, Helduari Komunitatea sortzeko.

“Gidatu zure unea” lemapean, helburua da 55 urtetik gorako pertsonen osasun fisiko, mental, sozial eta emozionalaren zaintza hobetzea, parte hartze aktiboaren bidez, adituekin interakzioan arituz eta beren etorkizunaren gaineko lidergoa sustatuz.

Helduari Komunitateak heldutasunaren aurrean pertsonek dituzten beharrei buruzko ezagutza eta iritziak trukatzeko espazio birtual bat eskaintzen du, eta irtenbideak, aholkuak eta elkarlaguntzarako jarraibideak bilatzeko informazio kanalak ezarriko ditu. Komunitate birtualak 2022ko martxotik ekainera bitartean funtzionatuko du, eta interesa duten guztiek doan eman dezakete izena hemen: www.helduari.eus

Helduari Komunitateko kide izateko, nahikoa da 55 urte baino gehiago izatea eta Gipuzkoan bizitzea. Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak eta Adinberrik kofinantzatzen dute, eta Bexen Medicalen babesa du. Halaber, Tecnaliak eta AIUTAk (Hirugarren Adinekoen Unibertsitateen Nazioarteko Elkartea) ere parte hartzen dute. Erakundea beste enpresa eta erakunde batzuek babesle gisa parte hartzeko zabalik dago, horrela epe luzera ezarritako erronkarekin jarraitu ahal izateko.

Helduari Komunitateak martxotik ekainera bitarteko programa bat aurkeztu du urteko lehen seihileko honetarako: 10 hitzaldi eta 3 mahai inguru egingo dira online, eta 250 pertsona inguruk parte hartu ahal izango dute. Programarako izena eman daiteke dagoeneko www.helduari.eus webgunearen bidez.

Parte hartzaile guztiek arreta pertsonalizatua jasoko dute, eta asmoa da komunitate birtual batean interakzioan eta eztabaidan aritzea, parte hartzaile bakoitzak erronka pertsonalak eta kolektiboak identifikatu ahal izan ditzan osasun fisikoa eta mentala hobetzeko.

Programan, zaintza ez-profesionalei, osasun mentalari, sexualitateari, adikzioei, osasunaren sustapenari, adinekoaren irudiari, belaunaldien arteko harremanei eta lehen sorospenei lotutako gaiak landuko dira, eta bizitzako esperientziak partekatuko dira. Arlo bakoitzean espezializatutako Gipuzkoako erizain profesionalek landuko dituzte gai horiek. Halaber, hiru mahai inguruetan etorkizuneko etxearekin, zahartzeari buruzko ikerketarekin eta finantza pertsonalekin zerikusia duten gaiak landuko dira.

 

Kalitatezko eztabaida zahartze arduratsurako

 

Helduari Komunitateko bozeramaile Ibon Garmendiaren hitzetan, “gure gizarte, harreman eta ekonomia egiturak Gipuzkoan bizi dugun aldaketa demografikora egokitu behar ditugu. Hori dela eta, Helduari Komunitateak komunitate bat sortu nahi du, kalitatezko eztabaida eta ezagutza sortzea ahalbidetuko duena, Gipuzkoan zahartze arduratsu eta adeitsua lortzeko.

Aldaketa horrek lehen mailako erronka dakarrela adierazi du COEGIko lehendakari Pilar Lekuonak, bai ikuspegi asistentzialetik, bai ikuspegi sozialetik, “baina egia da, baita ere, duen dimentsio handiagatik, aukera eskaini dezakeela gure indarguneak aprobetxatzeko eta gipuzkoarren osasuna eta bizi kalitatea hobetzeko, gure asistentzia eta osasun sistema hobetzeko eta gure etorkizuneko zahartzearen aurrean ahalduntzeko”.

Pilar Lekuonak aitortu duenez, “denok ezagutzen ditugu zahartzaroaren ahultasunak eta mehatxuak”, eta, bere iritziz, Helduari “gure indarguneak aprobetxatzeko eta Gipuzkoan orain 55 urtetik gora ditugun pertsonei erronka berri horrek eskaintzen dizkigun aukerak lantzeko”. Bere ustez, Helduari Komunitateak komunitate bat irekitzen digu, “eztabaidatzeko eta elkarrekin bideak bilatzeko, zenbait kasutan egon daitekeen desoreka ekonomiko, sozial eta generokoaren aurka lan egiteko eta aurrea hartzeko, ez soilik osasunari dagokionez, baizik eta baita ere alderdi sozialei, kulturalei eta estrukturalei dagokienez”.

Beñat Galdos Oniversityko arduradunak adierazi duenez, ez dago Helduari Komunitatean parte hartzeko oztoporik: “ez ekonomikorik, lehen edizio honetan doakoa izango baita, ez teknologikorik, plataforma %100 adeitsua delako eta emaitza bikainekin probatu delako 53 eta 87 urte bitarteko pertsonekin. Azaldu duenez, “nahikoa da telefono mugikorra edo ordenagailu pertsonala eta posta elektronikoko kontua izatea, eduki eta eztabaida guztiez gozatu ahal izateko”.

Azkenik, Josi Roigek, Bat, Bi ta Hiruko gerenteak, ausart izatera animatzen ditu pertsonak esperientzia pilotu honetan izena emateko, beraien eta ingurukoen bizitzak aberastuko baititu. Berak azpimarratzen duen bezala: “Besoak zabalik gaude zuzen zain”.

Informazio gehiago eta izena ematea: www.helduari.eus

Deja un comentario

Ir arriba
Abrir chat
1
¿Quieres hablar con nosotros/as?
¿Quieres hablar con nosotros/as?
Kaixo!

Eskerrik asko Helduari Komunitatean interesatzeagatik, etorkizuna hobetzeko erronkei aurre egiten jarraitzen duten 55 urtetik gorako pertsonentzako komunitatea.

Gurekin hitz egin edo komunikatu nahi baduzu, baita guri deitzeko eskatzeko ere, bide hauek erabil ditzakezu:

• Sakelako telefonoa: +34 625 023 696
• Emaila: [email protected]

WhatsApp bidez ere zuzenean sar zaitezke harremanetan, txataren ikonoa sakatuz. Zure galdera guztiak erantzutea espero dugu, eta komunitate aitzindari hau abian jartzeko gurekin izatea.

Laster arte!