- Datorren martxoaren 14ra arte, Helduari Komunitateko kide izan nahi duten 55 urtetik gorako Gipuzkoako biztanleek doan eman ahal izango dute izena webgune honetan: helduari.eus, +34 625 02 36 96 telefonoan, edo mezu elektroniko bat bidaliz [email protected]
- Datorren martxoaren 14an abiatuko da programa eta 10 online hitzaldi eta 3 mahai inguru egingo dira, hainbat gai lantzeko: zaintzailea zaintzea, bizitzaren aldaketak urteak bete ahala, sexualitatea, gure etorkizuneko etxea, adikzioak, belaunaldien arteko harremanak, zahartzaroaren AMIA, etab.
Donostia-San Sebastian, 2022ko martxoaren 9a.- Helduari Komunitatea Gipuzkoako 55 urtetik gorako pertsonen osasun fisiko, mental, sozial eta emozionala hobeto zaintzeko online komunitate bat da, eta parte izan nahi duten pertsonek datorren martxoaren 14ra arte eman dezakete izena. Programa egun horretan hasiko da, programatutako 10 hitzaldietako lehenarekin, 17:30ean.
Helduari Komunitatearen lema da “Gidatu zure momentua!”. eta elkarrekin identifikatzen diren erronkak dinamizatu eta babestuko ditu, lehenik ezagutzarekin, baina baita parte hartzeko, berrikuntzarako, elkarrizketarako eta konfiantzarako espazioekin ere.
Interesa duten pertsonek www.helduari.eus helbidean eman dezakete izena, eta, inork behar badu, izena emateko prozesuan laguntzeko eskatu dezake +34 625 02 36 96 telefonora deituz edo [email protected] helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.
Parte hartzaile guztiek arreta pertsonalizatua jasoko dute antolatzaileen aldetik. Gainera, ekintzen bitartez, komunitate birtual batean interakzioan eta eztabaidan aritzea sustatuko da, parte hartzaile bakoitzak bere osasun fisikoa eta mentala hobetzeko erronka pertsonalak eta kolektiboak identifikatu ahal izan ditzan.
Programan, zaintza ez-profesionalei, osasun mentalari, sexualitateari, adikzioei, osasunaren sustapenari, adinekoaren irudiari, belaunaldien arteko harremanei eta lehen sorospenei lotutako gaiak landuko dira, eta bizitzako esperientziak partekatuko dira. Halaber, hiru mahai ingurutan etorkizuneko etxearekin, zahartzeari buruzko ikerketarekin eta finantza pertsonalekin zerikusia duten gaiak landuko dira.
Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak eta Adinberrik kofinantzatzen dute, eta Bexen Medicalen babesa du. Halaber, Tecnaliak eta AIUTAk (Hirugarren Adinekoen Unibertsitateen Nazioarteko Elkartea) ere parte hartzen dute.
PROGRAMA
- Martxoak 14. Zaintzaren “karrera”: Ondo zaindu nahi baduzu, ikasi zeure burua zaintzen
- Martxoak 21. Prestatu daukazun bizitza osorako: Nola aldatzen da zure bizitza urteak bete ahala? Nola prestatu hori guztia zu hazteko baliagarria izan dadin?
- Martxoak 28. Sexuaren adinak, ez jarri mugarik! Dena zure buruan dago. Ezagutu zure gorputza. Sexuak ez du adinik.
- Martxoak 31. Mahai ingurua: Gure etorkizuneko etxea: kontzeptuaren bilakaera, teknologiak eta ingurunea
- Apirilak 4. Erabilera edo esklabotza, adikzioak identifikatzeko gakoak: Adikzioak dituzten pertsonei lagundu ahal izateko gakoetan sakontzen dugu
- Apirilak 11. Eman izena guztietan! Egin bizitza soziala: Zahartzaroaren AMIA: Ziur ahulguneak (A) eta, beharbada, mehatxuak (M) ezagutzen dituzula. Zer moduz indarguneak (I) aprobetxatzen baditugu eta aukerak (A) identifikatzen baditugu?
- Apirilak 25. Esperientzia bitala: bizitzatik ez naiz erretiratzen: Bizitza ez da erretiroan amaitzen
- Apirilak 28. Mahai ingurua: Zahartzeari buruzko ikerketa: aurrerapen nagusiak eta gure bizitzetan aplikatzea
- Maiatzak 2. 60 zoragarriak, urteak urratzen! Aurrekoek baino bizi kalitate hobea duen belaunaldia, estereotipoetatik ihes egiten duena eta osasunaren eta talentuaren benetako irudia erreibindikatzen duena
- Maiatzak 9. Gizarte harremanetarako eredu berri baterantz: belaunaldien arteko harremanak aktibo komunitario gisa: Desberdinak izateko eskubidea eta elkar ulertzeko plazera: hesiak eta estereotipoak hautsiz
- Maiatzak 16. SOS 55etik aurrera: jakin behar duzun guztia: Larrialdiek ez zaitzatela geldiarazi. Ikasi ekiten
- Maiatzak 23. Zure zahartzaroa ere zure esku dago: Izan zaitez zure osasunaren parte aktiboa zahartze osasuntsuaz gozatzeko
- Maiatzak 26. Mahai ingurua: Adineko pertsonentzako finantza pertsonalak: funtsezko alderdiak, joera eta tresna berriak, aukerak eta arriskuak