Helduari Komunitateak egiaztatu du Gipuzkoako herritarrek erretiroa eta zahartzaroa bizi kalitatearekin bizitzeko prestakuntza eskatzen dutela 55 urtetik gorakoei zuzendutako online programan 150 lagunek baino gehiagok eman dute izena.

  • Gero eta gehiago eskatzen da bizi kalitatezko erretiroaz gozatzeko informazioaren eta prestakuntzaren alde egitea. Hori ondorioztatzen da Gipuzkoako 55+ herritarrei zuzendutako lehen plataforma digitalean izena emanda dauden 55 eta 89 urte arteko 150 lagunek baino gehiagok Helduari Komunitatea programari eman dioten puntuazio altuagatik eta parte hartzaile kopuru handiagatik (batez besteko adina: 63,3 urte).
  • Parte hartzaileen ehuneko 91k komunitatearen eduki globala “oso ona edo ona” dela diote.
  • %65 astero konektatzen dira laguntza plataformara, eta horietatik %35ek aktiboki parte hartzen dute eztabaida foroetan, eta hausnarketa dinamikak egiten dituzte.
  • Plataforma informatikoari esker, asteko konferentziatik haratago hedatzen da harremana, eta bilera informalak ere egiten dira, hala nola “ostiraletako kafeak”, aurrez aurreko topaketa eta ingurune birtuala konbinatzen dutenak.
  • Ekimena, 55 urtetik gorako pertsonen osasun fisiko, mental, sozial eta emozionalaren zaintza hobetzeko helburuarekin, ekuatorera iritsi da, eta aurrez aurreko bi topaketaren ondoren, aste honetatik aurrera martxan da Helduari Komunitatearen “Ostiraletako kafea”.

Komunitatea sustatzen duten erakundeek (Bat, Bi ta Hiru, COEGI eta Oniversity) interesa duten pertsona guztiak animatzen dituzte komunitatearekin bat egitera, webgune honetan: www.helduari.eus,  +34 625 02 36 96 telefonoan, edo mezu elektroniko bat bidaliz: [email protected]

Donostia-San Sebastian, 2022ko maiatzaren 4a.- “Nire burua onartzen ikastea”, “ilusioak garatzea”, “nire beharrak identifikatzea eta lehentasunak jartzea”, “errurik gabe aukeratzeko askatasuna”, “osasun arazo baten ondoren nola berreraiki” edo “boluntariotzako alternatibak aurkitzea”, horiexek dira Helduari Komunitatean parte hartzen duten 55 urtetik gorako 154 gipuzkoarrek identifikatutako erronketako batzuk.

Parte hartzaileen artean bildutako iritzietako batzuek alderdi hauek azpimarratzen dituzte: “adina edozein dela ere, garrantzitsua da ondo sentitzeko ahalegina egitea, bidea egiten jarraitzeko animoa izatea eta ilusioak markatzea ‘horretarako zaharregia naizelako’ aitzakia jarri gabe”. Komunitateko beste kide batek adierazi duenez, “nahitaezko zereginen mende egon gabe, esaterako, lan ordaindua egin beharrik gabe, bizitza atsegingarria eta betea izan daitekeela arraroa bada ere, horixe da gure aberastasunik handiena: behatzea, geure irizpideak garatzea eta baimen edo barkamenik eskatu beharrik gabe gure buruari eman diezaiokegun guztiaz gozatzea. Luxu handia”.

Beste parte hartzaile baten ustez, erretiroa hartzean “hasten dira bizitzako erronka garrantzitsuenak. Esperimentatzen ari naizena zera da, nire egunak betetzen zituzten eguneroko mila erantzukizunek gutxiago markatzen duten bizimodu lasaiagoan murgildu ondoren, hutsune garrantzitsuekin topo egiten dudala, ez bakarrik pertsona maiteen galerengatik, baizik eta nire buruari buruzko ezjakintasunagatik. Uste dut bide bat hasten dudala, bizia izatea nahi dudana, nire barnetik bizitzeko, eta ez hain markatua kanpoko gertaerengatik”. Ildo horretan, Helduari Komunitatea programan sortutako eztabaidetan, parte hartzaileek bat egiten dute “etorkizuna ere gurea dela” azpimarratzean.

Ekimenak bidearen erdia gainditu berri du, eta erabiltzaileei egindako inkesten emaitzek erakusten dute %91k ontzat edo oso ontzat jotzen dutela hitzaldi eta mahai inguruen eduki orokorra. Izena eman duten pertsona guztien %69 aktibo dira plataforma birtualean, hitzaldiak ikusiz, eta %38 beren gogoetak partekatzera animatu dira.

 

“Ostiraletako kafea”

Datu horien aurrean, eta komunitatean jorratutako gaiak eztabaidatzeko, erronka pertsonalak partekatzeko eta interakzioa bultzatzeko asmoz, aste honetatik aurrera, maiatzeko ostiral guztietan, 17:00etan, “Helduari Komunitatearen ostiraletako kafea“ egingo da. Topaketa digital hori komunitatea osatzen duten pertsonen arteko elkar ezagutza bultzatzeko asmoz sortu da.

Heldu Komunitatea joan den martxoaren 14an hasi zenetik, Komunitatean hainbat gai jorratu eta landu dira, besteak beste, zainketekin, etorkizunerako prestatzearekin, sexualitatearekin, zahartzearen ikerketarekin, adikzioekin, erretiroaren osteko bizitzarekin, autoirudiarekin edo etorkizuneko etxearekin zerikusia dutenak. Programak maiatzaren 31ra arte jarraituko du, eta Donostian aurrez aurreko topaketa handi batekin amaituko da.  Ordura arte, belaunaldien artekotasunari, larrialdi egoeretan jarduteari, zahartze osasuntsuari eta finantza pertsonalei lotutako gaiei buruzko informazioa eta eztabaida egingo da.

Helduari Komunitatearen sustatzaileak dira Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofiziala (COEGI), Oniversity -Seniors Aktiboen online Unibertsitatea- eta Bat, Bi ta Hiru enpresa (partaidetza eta garapen komunitarioan espezializatua). Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomiaren Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak eta Adinberrik finantzatzen dute, eta Bexen Medicalen babesa du. Halaber, kolaboratzaileak dira Tecnalia eta AIUTA (Hirugarren Adinekoen Unibertsitateen Nazioarteko Elkartea).

Ekimena, “Gidatu zure momentua” leloarekin, martxoan abiatu zen, online komunitate bat sortzeko helburuarekin, hitzaldi, mahai inguru, foroetako interakzio edo erronken planteamenduaren bidez, parte hartzaileei beren etorkizuna gidatzen eta osasun fisiko, mental eta emozionala zaintzen laguntzeko. Eta hori guztia arreta guztiz pertsonalizatuarekin.

 

MAIATZEKO JARDUEREN PROGRAMA (ONLINE)

Maiatzak 6. 17:00h. Helduari Komunitatearen ostiraletako kafea.

Maiatzak 9.  17:30h. Gizarte harremanetarako eredu berri baterantz: belaunaldiartekotasuna komunitatearen aktibo gisa

Desberdinak izateko eskubidea eta elkar ulertzearen plazera: hesiak eta estereotipoak hautsiz  

Maiatzak 13. 17:00h. Helduari Komunitatearen ostiraletako kafea.

Maiatzak 16. 17:30h.  SOS 55 urtetik aurrera: jakin behar duzun guztia

Larrialdiek ez zaitzatela geldiarazi. Ikasi ekiten

Maiatzak 20. 17:00h. Helduari Komunitatearen ostiraletako kafea.

Maiatzak 23.  17:30h. Zure zahartzaroa ere zure esku dago

Izan zaitez zure osasunaren parte aktiboa zahartze osasuntsuaz gozatzeko.

Maiatzak 26. 17:30h. Mahai ingurua:  

Adineko pertsonentzako Finantza Pertsonalak: Funtsezko alderdiak, joera eta tresna berriak, aukerak eta arriskuak.

Maiatzak 27. 17:00h. Helduari Komunitatearen ostiraletako kafea.

Maiatzak 31. Helduari Komunitatearen aurrez aurreko amaierako topaketa.

Deja un comentario

Ir arriba
Abrir chat
1
¿Quieres hablar con nosotros/as?
¿Quieres hablar con nosotros/as?
¡Hola!

Gracias por interesarte en Oniversity, la plataforma digital para seniors de más de 55 años que quieren seguir aprendiendo.

Si quieres hablar o comunicarte con nosotros, incluso para pedirnos que te llamemos, puedes hacerlo por estos medios:

• Teléfono móvil: +34 617 75 06 81
• Email: [email protected]

También puedes entrar directamente en contacto por WhatsApp pinchando en el icono de chat. Esperamos resolver todas tus preguntas.

¡Hasta pronto!