Helduari Komunitateak zahartzaroan bakardadeari aurre egiteko programa aurkeztu du

  • Datorren martxoaren 14an hasiko da eta 10 online hitzaldi eta 3 mahai inguru egingo dira, hainbat gai lantzeko: zaintzailea zaintzea, bizitzaren aldaketak urteak bete ahala, gure etorkizuneko etxea, belaunaldien arteko harremanak, zahartzaroaren AMIA, etab.
  • Helduari Komunitateak Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren eta Adinberriren babesa du, eta Oniversitu, Bat Bi ta Hiru eta Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialak (COEGI) sustatzen dute, Bexen Medicalen babesarekin.
  • Izen emateak doakoak dira eta webgune honetan egin daitezke: helduari.eus, +34 625 02 36 96 telefonoan, edo mezu elektroniko bat bidaliz [email protected] helbidera

Donostia-San Sebastian, 2022ko otsailaren 21a.- “Gidatu zure momentua” lemapean, Helduari Komunitatearen helburua da Gipuzkoako 55 urtetik gorako pertsonen osasun fisiko, mental, sozial eta emozionalaren zaintza hobetzea, parte hartze aktiboaren bidez, adituekin interakzioan arituz eta beren etorkizunaren gaineko lidergoa sustatuz.

Dagoeneko jakinarazi da 2022ko martxoaren 14tik ekainera bitartean garatuko da garatuko den programa, eta Helduari Komunitatearekin bat egin nahi dutenek izena emateko aukera izango dute, doan, webgune honetan: www.helduari.eus. Helduari Komunitateko kide izateko nahikoa da 55 urtetik gora edukitzea eta Gipuzkoan bizitzea. Gainera, interesa duten pertsonek izena emateko prozesuan laguntza jaso dezakete +34 625 02 36 96 telefonora deituz edo [email protected] helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

Helduari Komunitatearen lema da “Gidatu zure momentua!”. eta elkarrekin identifikatzen diren erronkak dinamizatu eta babestuko ditu, lehenik ezagutzarekin, baina baita parte hartzeko, berrikuntzarako, elkarrizketarako eta konfiantzarako espazioekin ere.

Parte hartzaile guztiek arreta pertsonalizatua jasoko dute antolatzaileen aldetik. Gainera, ekintzen bitartez, komunitate birtual batean interakzioan eta eztabaidan aritzea sustatuko da, parte hartzaile bakoitzak bere osasun fisikoa eta mentala hobetzeko erronka pertsonalak eta kolektiboak identifikatu ahal izan ditzan.

Programan, zaintza ez-profesionalei, osasun mentalari, sexualitateari, adikzioei, osasunaren sustapenari, adinekoaren irudiari, belaunaldien arteko harremanei eta lehen sorospenei lotutako gaiak landuko dira, eta bizitzako esperientziak partekatuko dira. Halaber, hiru mahai ingurutan etorkizuneko etxearekin, zahartzeari buruzko ikerketarekin eta finantza pertsonalekin zerikusia duten gaiak landuko dira.

Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak eta Adinberrik kofinantzatzen dute, eta Bexen Medicalen babesa du. Halaber, Tecnaliak eta AIUTAk (Hirugarren Adinekoen Unibertsitateen Nazioarteko Elkartea) ere parte hartzen dute.

 

PROGRAMA

 

SesioaIzenburuaHizlariaEgunaOrdua
1Zaintzaren “karrera”. Ondo zaindu nahi baduzu, ikasi zeure burua zaintzen.Irene Duo Trecet, erizaina.14/03/202217:30-19:00
2Prestatu daukazun bizitza osorako. Nola aldatzen da zure bizitza urteak bete ahala? Nola prestatu hori guztia zu hazteko baliagarria izan dadin?Borja Gil, Osasun Mentaleko erizain espezialista.21/03/2022 17:30-19:00
3Sexuaren adinak, ez jarri mugarik! Dena zure buruan dago. Ezagutu zure gorputza. Sexuak ez du adinik.Alba Parrado, emagina.28/03/2022 17:30-19:00
4Mahai ingurua: Gure etorkizuneko etxea: kontzeptuaren bilakaera, teknologiak eta ingurunea.Hainbat.31/03/2022 17:30-19:00
5Erabilera edo esklabotza, adikzioak identifikatzeko gakoak. Adikzioak dituzten pertsonei lagundu ahal izateko gakoetan sakontzen dugu.Borja Gil, Osasun Mentaleko erizain espezialista.04/04/202217:30-19:00
6Eman izena guztietan! Egin bizitza soziala. Zahartzaroaren AMIA: Ziur ahulguneak (A) eta, beharbada, mehatxuak (M) ezagutzen dituzula. Zer moduz indarguneak (I) aprobetxatzen baditugu eta aukerak (A) identifikatzen baditugu?Inmaculada Sánchez, erizaina.11/04/202217:30-19:00
7Esperientzia bitala: bizitzatik ez naiz erretiratzen. Bizitza ez da erretiroan amaitzen.Javier Fernández de Troconiz (Secot).25/04/202217:30-19:00
8Mahai ingurua: Zahartzeari buruzko ikerketa: aurrerapen nagusiak eta gure bizitzetan aplikatzea.Hainbat.28/04/202217:30-19:00
960 zoragarriak, urteak urratzen! Aurrekoek baino bizi kalitate hobea duen belaunaldia, estereotipoetatik ihes egiten duena eta osasunaren eta talentuaren benetako irudia erreibindikatzen duena.Agustín Mendiburu, erizaina.02/05/202217:30-19:00
10Gizarte harremanetarako eredu berri baterantz: belaunaldien arteko harremanak aktibo komunitario gisa. Desberdinak izateko eskubidea eta elkar ulertzeko plazera: hesiak eta estereotipoak hautsiz.Naia Hernantes, erizaina, EHU/UPVko irakaslea.09/05/202217:30-19:00
11SOS 55etik aurrera: jakin behar duzun guztia. Larrialdiek ez zaitzatela geldiarazi. Ikasi ekiten.Gema Vicuña, Urgentzietako erizaina.16/05/202217:30-19:00
12Zure zahartzaroa ere zure esku dago. Izan zaitez zure osasunaren parte aktiboa zahartze osasuntsuaz gozatzeko.Jaione Elexpuru, Geriatriako erizain espezialista.23/05/202217:30-19:00
13Mahai ingurua: Adineko pertsonentzako finantza pertsonalak: funtsezko alderdiak, joera eta tresna berriak, aukerak eta arriskuak.Hainbat.26/05/202217:30-19:00

 

Zure etorkizun berria oraintxe sortzen hasi nahi duzu?

Eman izena Helduari Komunitatean esteka honetan

Helduari Komunitatea sare sozialetan: Facebook  Instagram  LinkedIn

Deja un comentario

Ir arriba
Abrir chat
1
¿Quieres hablar con nosotros/as?
¿Quieres hablar con nosotros/as?
Kaixo!

Eskerrik asko Helduari Komunitatean interesatzeagatik, etorkizuna hobetzeko erronkei aurre egiten jarraitzen duten 55 urtetik gorako pertsonentzako komunitatea.

Gurekin hitz egin edo komunikatu nahi baduzu, baita guri deitzeko eskatzeko ere, bide hauek erabil ditzakezu:

• Sakelako telefonoa: +34 625 023 696
• Emaila: [email protected]

WhatsApp bidez ere zuzenean sar zaitezke harremanetan, txataren ikonoa sakatuz. Zure galdera guztiak erantzutea espero dugu, eta komunitate aitzindari hau abian jartzeko gurekin izatea.

Laster arte!