IKASKETAK ZURE MAILARA

ON LINE ETA TALDEKA

Ezagutu ezazu CEINPRO eta Oniversity-ren proposamen elkartua, IKASTEN BIZI programan

Gipuzkoa mailan erreferentziazko bi erakundek pertsona helduei soilik zuzendutako formakuntza proiektu bat abiarazi dute eta Gipuzkoako enpresa-sarean eta ekosistema ekonomikoaren barruan Kalitatezko enplegua sustatzen duen programaren bitartez sustatua dago.

IKASTEN BIZI

55 urte baino gehiago badituzu eta erronka pertsonal edo profesional  berrietan parte hartu nahi baduzu, hau da zure proiektua.

Ikasteko gogo aseezin batekin jaiotzen garelako eta gure produktibitatea hobetzea ez dagoelako.

💼 Lan bilaketan edo lan hobekuntza bilatzen ari diren pertsona horientzako dago zuzendua.

📈 Baina baita pertsonalki garatu nahi duten horientzat ere.

Bi talde horiek irakasgai ezberdinetan elkartuko dira sare handiagoa eta anitzagoa osatzeko.

Gure proposamena 55 urtetik gorakoei zuzenduta dago. Teknologia berriak erabiliz, bi metodologia desberdinekin ikasi ahal izango duzu:

Ordutegirik gabeko Autoikaskuntza

  • 📼 Aldez aurretik grabatutako edukiak.

    ⌛ Parte-hartzaileak edukiekin aurrera egin ahal izango du ordurik egokienetan.

    👩‍🏫 Banakako tutoretzak egongo dira.

    💬 Baita taldekako tutoretzak edo eztabaidak ere (saio batzuk presentzialak izango dira).

Programatutako Taldekako hitzaldiak

  • Bideokonferentzia bidezko klaseak parte-hartzaile guztiekin.

      Ikasgelan eta foroetan komunitatea sortuz.

      Klaseak grabatu egiten dira berriro ikusi ahal izateko.

      Plataforma pedagogiko erraz eta estrukturatu batean egongo dira eskuragarri.

      Bideo, irakurgai eta eduki gehigarriekin batera.

Bi metodologietan parte-hartzea eta edukiak gainditzea baloratuko da. Zure aurrerapena egiaztatzeko probak eta lanak egongo dituzu. Eta gaindituz gero, irakasgaiko diploma jasoko duzu.

Definitu ezazu zure ikasketa-helburua,

eta zure diploma zein den esango dizugu

Kurtso desberdinak batu ditugu, lau profilen beharrak asetzeko eta Espezializazio diploma bat eman diegu. Zure helburuetara gehien moldatzen diren diplomak ikus ditzakezu hemen:

  • Enplegu berriaren diploma: Lan bila ari direnen horientzat.
  • Garapen profesionalaren diploma: Lan egiten duten eta hazten jarraitu nahi dutenentzat.
  • Gaitasun digital berrien diploma: Teknologia berrien erabilera hobetu nahi dutenentzat.
  • Berrikuntza pertsonal eta sozialeko diploma: Zaletasun berriak garatu eta lagunak egin nahi dituztenentzat.

Hurrengo atalean ikus dezakezu diploma bakoitzak duen edukia. Diploma bat osatzen duten ikastaroak egiteko denbora duzula egiaztatu. Hala bada izena eman ezazu “Diploman izena eman” botoian.

Izen ematea formalizatu ondoren, Oniversity plataforman izena emateko mezua jasoko duzu, baita ikastaro bakoitzeko ongietorria ere. Izena emateko e-mailaren bidez, zure pasahitza ipini ahal izango duzu, eta izena eman duzun irakasgai guztietako eduki eta foroetara sartu ahal izango zara.

Enplegu Berriaren Diploma

Ikastaroak (Gaztelaniaz):
  • Marketing básico en medios sociales (25h)
  • Inserción Laboral y Técnicas de Búsqueda de Empleo (20h)
  • Competencias Digitales Básicas (30h)
  • Entrevista de selección de personal (25h)
  • Emprendiendo un nuevo proyecto en equipo (30h)
  • Coaching para el Liderazgo Senior (30h)

Garapen Profesionalaren Diploma

Ikastaroak (Gaztelaniaz):
  • Inteligencia emocional: gestión de las emociones para aumentar el rendimiento (60h)
  • Competencias Digitales Básicas (30h)
  • Competencias digitales avanzadas (60h)
  • Fundamentos Excel (20h)
  • Emprendiendo un nuevo proyecto en equipo (30h)
  • Coaching para el Liderazgo Senior (30h)

Gaitasun Digital Berrien Diploma

Ikastaroak (Gaztelaniaz):
  • Marketing básico en medios sociales (25h)
  • Competencias Digitales Básicas (30h)
  • Competencias digitales avanzadas (60h)
  • Fundamentos Excel (20h)
  • Emprendiendo un nuevo proyecto en equipo (30h)
  • Coaching para el Liderazgo Senior (30h)

Berrikuntza Pertsonal eta Sozialeko Diploma 55+ (Zaletasun eta Lagun berriak)

Ikastaroak (Gaztelaniaz):
  • Inteligencia emocional: gestión de las emociones para aumentar el rendimiento (60h)
  • Marketing básico en medios sociales (25h)
  • Emprendiendo un nuevo proyecto en equipo (30h)
  • Delicatessen de Ópera (30h)
  • Una Mirada al Arte del Siglo XX (30h)
  • El Mito de las Edades (30h)

Zeintzuk izango dira kurtsoak?

Egin ditugun kontsultetan arrakasta handiena izan duten irakasgaiak hemen dituzu. Irakasgaien izenburuan sakatzen baduzu programazio, helburuak, edukia eta irakasleak ikusi ahal izango duzu. Liburuxka Digital osoa deskargatu dezakezu eta liburu formatuan irakurri (badakigu batzuetan erosoagoa dela).

Espero dugu gure irakasgaiak (lehenengo aldi honetan gaztelaniaz soilik) haien definizioan parte-hartu duten Senior Batzordeari bezain erakargarriak iruditzea.

Ikastaro bakoitzaren estekan sakatuz gero, banakatze osoa ikusiko duzu.

Kurtso zehatz batzuetan apuntatu naiteke?

Guk diploma bat egitea gomendatzen dizugu: gehiago ikasiko duzu eta ikastaroan ezagututako pertsonekin kalitate handiagoko sarea sortuko duzu. Diploma bat egiteko denborarik ez baduzu, baina, hala ere, ikastaro batzuk egin nahi badituzu, gure ongietorririk beroena izango duzu.

Aurretik ikusitako zerrendako ikastaro bakoitzean sakatuta, Idazkaritza Birtualera sartuko zara, eta bertan ikastaroan izena eman ahal izango duzu. Arazorik izanez gero, ez izan zalantzarik gurekin kontaktuan jartzeko. Izen ematea formalizatu ondoren, berehala jasoko duzu baieztapen e-maila.

Ba al dago lan-poltsarik?

Baietz esan dezakegu, zuen emaitzak adineko talentua zaindu eta sustatu nahi duten enpresa eta erakundeei erakutsiko dizkiegulako.

Eta, jakina, gure artean jarduten dugun eta zuen profila laguntzaile bila dezaketen guztiei.

Ikasten Bizi proiektua babestu nahi duzu?

Enpresa eta erakunde askok ikusten dute euren jarduerarekin lotutako 55 urtetik gorako pertsonen kopuruak gora egiten duela. Erabiltzaile, bezero edo egiturako laguntzaile gisa. Gaur egungo errealitate demografikoaren proba da eta hurrengo hamarkadetan areagotu egingo da.

Geroz eta 55+ pertsona gehiago daude, prestatuago daude, baldintza hobeagoetan iristen dira adinera, eta interes profesional eta pertsonal berriak dituzte. Zure erakundeak Baby Boomeko seniorrak gogotsu eta motibatuak mantentzea lortzen ari da edo horiek galtzeko arriskuan dago ez direlako moldatzen?

Zure enpresak 55+ pertsonak gogotsu eta motibatuak mantentzeko planik ba al du? Ikasten Bizi proiektuak plan hori hobetzeko edo martxan jartzeko aukera ematen dizu.

Dauden aukerekin gurekin kolaboratu nahi izanez gero, utzi zure datuak eta ahalik eta azkarren bidaliko dizugu babes-agiria.

    Ezagutu itzazu proiektuaren azkeneko berriak

    Para contar correctamente la historia del México Prehispánico, es necesario llevar a cabo saltos en el tiempo que nos permitan hablar tanto …

    Las emociones positivas son una parte importante del ciclo de nuestra vida humana. Desde que nacemos hasta que envejecemos, experimentamos una amplia …

    Si bien años atrás, podía resultar más retador el buen manejo de los megas, o introducir correctamente la contraseña para conectarse a …

    La narración es una forma de contar historias que se utiliza en distintos géneros literarios. Existen diferentes modalidades de narración según el …

    Ir arriba
    Abrir chat
    1
    ¿Quieres hablar con nosotros/as?
    ¿Quieres hablar con nosotros/as?
    ¡Hola!

    Gracias por interesarte en Oniversity, la plataforma digital para seniors de más de 55 años que quieren seguir aprendiendo.

    Si quieres hablar o comunicarte con nosotros, incluso para pedirnos que te llamemos, puedes hacerlo por estos medios:

    • Teléfono móvil: +34 617 75 06 81
    • Email: [email protected]

    También puedes entrar directamente en contacto por WhatsApp pinchando en el icono de chat. Esperamos resolver todas tus preguntas.

    ¡Hasta pronto!